“UKERDI MOUNTAIN FILM FESTIVAL” AURTEN IBILTARIA, BURGIRA XINEN DA BIGARREN ABENTUAREN 7AN
Burgiko emanaldirako, Izaban proiektatuko diren hamalau filmeetatik hiru aukeratu dira, mendia, ondarea eta tradizioak batzen dituztenen alde eginez
Burgiko emanaldirako, Izaban proiektatuko diren hamalau filmeetatik hiru aukeratu dira, mendia, ondarea eta tradizioak batzen dituztenen alde eginez
Burgiko Balio Anitzeko Zentroan bi espazio oso argitsu alokatzen dira beheko solairuan, 2019an birgaituak: 47 m2-ko bulego bat eta 60 m2-ko hitzaldi-areto bat. Biek dute zoru bero-emailea, interneterako konexioa, komuna eta bilera-gela erabiltzeko eskubidea. Helbidea: Parque Empresarial Valle del Roncal 31412 Burgi Tel.: 608284286 (Arantxa) Email: aarregua@nasuvinsa.es Ikusi jatorrizko berria Gu Pirinioan
Zaraitzu, Erronkari eta Zuberoa ibarretako toki entitateek manifestu bat sinatu dute mugak irekitzeko eskatuz. Frantziako Gobernuari eta Nafarroako Gobernuari ahalik eta lasterren konpontzeko eta itxita jarraitzen duten mugaz gaindiko pasabideak irekitzeko eskatu diete, hala nola Larrauko portua eta San Martingo harria. Hemen irakurri dezakzu manifestua: MUGAS DEL PIRINEO – PIRINEOETAKO MUGAK (1) Eta hemen ikus […]
Burgiko Udalak jakinarazten du herritarrek parte hartzeko prozesu bat ireki dela, Baraceta kaleko 16. poligonoko 610. eta 611. lurzatietan HIRI-JARDUKETAKO PLAN BEREZIARI dagokionez. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onartzen duen 1/2017 Foru Dekretu Legegilearen 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, HJPEk, Udalak onetsi aurretik, kontsultarako partaidetza-prozesu bat ezarri behar du. LAHFLren arabera, prozesu […]
“Jakiak ehunduz, Zangozako merindadearentzako elikadura-gobernantza lokalizatzeko eredu bat” Cederna Garalur Elkarteak, Gu Pirinioa erakundeak eta Zangozako merindadearen agroekologiarekin konprometitutako hainbat udal eta erakundek bultzatutako proiektu bat da. Nafarroako 55 udalerrik osatzen dute, eta tokiko elikadura-sistemaren jasangarritasunerako trantsizioa sustatu nahi du, baterako gobernantza-sistema baten bidez. Zertarako? Jakiak ehuntzen ekimenak lurraldean aurretik egindako diagnostikoak, ikerketak eta proiektuak […]
Cederna Garalur Elkarteak lehen sektorean diharduten pertsonak ahalduntzeko lantegiak sustatu ditu, urritik azarora bitartean. Tailerrak doakoak izanen dira eta indarguneak ezagutzen eta lehen sektorearen balioaren berri ematen lagunduko dute. Lantegiak lehen sektoreko ekoizpenean, produktuak eraldatzen eta merkaturatzen diharduten pertsonentzat dira. Plazak mugatuak dira eta izen-emateak info@cederna.es bidez edo 948 20 66 97 telefonora deituta eginen […]
Udako hilabeteetan, masifikazio handia gertatzen da Burgin, eta, gainera, azken urtean areagotu egin da Covid-19 pandemiaren ondorioz, jende gehiagok aukeratu baitu landa-mundua oporretarako. Udalak aukera ezberdinak planteatu ditu egoera honi kalitatez eta zerbitzuak eskainiz aurre egiteko. Presako bainu-gunea leku segurua izateko eta pandemiak eskatutako urruntze-neurriak betetzeko asmoz, iaz Udalak edukiera mugatu eta eremua erregularizatu zuen. […]
Burgin jarduera anitx antolatu dira garilean zehar eta guziak anixko arrakastatsuak izan dira: antzerkia, ipuin kontaketa, musika, azokak, gasna dastakeketak baita arabiar sukaldaritza tailerrak izan dira hilabetean zehar.
Proiektu honek Gu Pirinioa eta Pirinioko Mahaiaren babesa du, bere garapena Pirinioko Planarekin erabat bat datorrela uste baitute, plan horretan jasotako eskaeretako bat baita “Nafarroako Pirinioetako lurraldea osatzen duten haranen artean programa mankomunatuak abian jartzea, eta Pirinioak izeneko beste toki batzuetako programazioetatik bereiztea bilatzen duten proposamenak diseinatzea, Pirinioak helburu duen proiektua indartzeko”. Pirinioak Txistuka proiektuak […]
13 artisauk parte hartu zuten: Oibarko Mendiko upeltegiak, Auzperriko Pirineki, Uztorrozeko Ekia Gaztandegia, Mezkiritzeko Txorimilo eztia, Agoizko Jabones Monse, Arizkurengo La Tienduka, Itzaltzuko Xuart Gaztandegia, Erronkariko Mermeladak Txarpa, Ariako bisuteria makrame (Itziar Berruezo), Agoizko zurezko lanak, Izabako zurezko lan txikian (Philip), Chiapaseko emakume artisauak (Silvia Calvo), Jordaniako gozoak (Ayat) eta Xorta Garagardaua. Burgiko Udalak […]