Ayuntamiento de Burgui

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Mendiko txirrindularitza

Mendiko txirrindularitza gustuko baduzue, Erronkariko bailarak ibilbide asko ditu, maila eta distantzia guztietakoak.

Burgitik 2 ibilbide egin daitezke. 14. bidea, Las Coronasera igotzeko, Arandarin jaitsiera eginez, eta 15. bidea, Peñako Ama Birjinara igo eta Sevincetik jaisten dena.

14. ibilbidea luzea da, 13km-koa, eta 550 m-ko desnibel positiboa du. Burgitik, Las Coronas-era igotzen da, ur-biltegitik ateratzen den bidezidor batetik (lehenengo kilometroa portuko errepidean egiten da). 9 km egin ondoren, mendate gainera iritsiko zarete, eta han Nafarroako Pirinioetako bista ezin ederragoak ikusi ahalko dituzue. Jaitsiera, laburra baina oso teknikoa, Arandariko amildegira iristen da, eta Burgiko arroilaraino jaisten da. Bukatzeko, herriko. Eska ibaiko eta zubiko ikuspegi zoragarria dituzue.

15. bidea luzeagoa da. 21.5km eta 850 m-ko desnibel positiboa eginez, Peñako Ama Birjinaraino (1290 m) eramango zaituzte, Basariko amildegitik zehar. Orduan, Sasira eta Ama Birjinara igoko zarete pistatik. Jaitsiera Sebinze bidetik egiten da. Kontuz, jaitsiera aldapatsua da!

Informazio gehiago eta bailarako ibilbide guztiak Larra-Belaguako orrian BTT aurkitu ditzakezue: esquilarrabelagua.com