Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.
Azkeneko urteetan, ahalegin garrantzitsua garatzen ari da Burgi herrian (Erronkariko bailara, Nafarroa) antzinako lanbide zein bizimodu ezberdinen berreraikuntzaren bidez bere historia eta iragana berreskuratzearren.
Honen adierazle gorena urteroko Almadiaren Egunaren ospaketa da, aldiz, 2003.urtean Nafarroako Almadiazainen Elkarteak bultzatu eta koordinatuta eta Burgiko udalaren laguntzaz, “Burgi, lanbideen herria” proiektua sortu zen. Horrela herriko iraganeko hainbat lanbide berezien berreraikuntzatik hasita, ondarearen berreskurapen prozesua aurrera eramaten ari da auzokideen borondatezko lana dela eta.
Aipatu ekintzek ez dute soilik Burgiko sustapen kultural zein turistikoaren baliabide garrantzitsua eratzea ahalbideratzen, eginbeharretan parte hartu nahi dutenen artean lagunartekotasu eta adiskidetasun loturak ezartzean ere laguntzen dute, aurrera eraman beharreko proiektu berriekiko ilusioa sortzearekin batera. Betebehar ezberdinak 2004. urteko udatik landuak izan dira, bereziki uztaila, abuztua eta iraila hilabeteetako larunbatetan zehar.
Almadiazain, elurtegile, karegile, ikazkin, okin, hargin, zerralari… pixkanaka-pixkanaka Burgin bertan ditugun lanbideak dira, pirineoetako bailara eta herrietako antzinako bizimodu eta lanbideen inguruan interpretatzeko ibilbidea eratu delarik.
Hauxe da Burgi, pirineoetako herri txikia, bere etorkizunari aurre egiteko –hain zuzen ere- bere iragana eta ohiko bizimoduak erabiltzen dituena bere ondarea baliabide turisko, historiko eta kultural gisa berreskuratuta.
Boluntaritza
“Burgi, lanbideen herria” osatzen duten birsortze-lan guztiak herriko zenbait boluntariok eginak dira. Haien lan eskuzabal eta boluntario, ahalegin eta ilusioari esker, antzinako lanbideetan eta bizimoduan oinarritutako baliabide turistiko erakargarri bat egikaritu da.
Esku-hartzeak, batez ere, 2003 eta 2009 bitarteko udatan izan ziren eta horien bidez hondatuak zeuden zenbait ondare berritu ziren, hala nola, elur-zuloa eta Erdi Aroko zubi txiki bat; eta beste batzuk birsortu ziren; karobia, ikatz-txondorra, ogi-labea eta zerrategia. Horiez gain, beste lan batzuk ere burutu ziren: zenbait bidexka eta iturri garbitu eta egokitu, askaltegiak jarri, eta herriko zenbait gune konpondu eta altzariak jarri.
Baina, ororen gainetik, gure poz nagusia izan da herri osoaren talde-lanaren bidez gure artean sortu den laguntasuna eta senidetasuna.
Herritar eta bisitari askok eta askok zuzenean edo zeharka parte hartu edo lagundu egin dute urteotan egin diren lanetan eta antolatu diren jardueretan. Horrenbeste izan dira, denak hemen zerrendatzea ezinezkoa dela. Hori dela eta, lerro hauen bidez, haien lan, ahalegin eta ilusioagatik gure esker ona adierazi eta omenaldia egin nahi diegu.