Ayuntamiento de Burgui

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Mendi – ibiliak

Burgi eta Erronkari Ibarrak aukera dezente eskaintzen ditu mendizaleentzat.

Las Coronas edo Sasira igotzea edo Erronkariraino, Bideko Ama Birjinaren ermitatik ibiltzea dira ibilbide ugarietako batzuk…

Haitzeko Ama Birjinara (1294m) igo daiteke herritik. 4 km-ko igoerarekin hasten da bidea, ogi-labe zaharretik. Ondoren, basoan zehar  3km-z jarraitu eta azkenik, irekiagoa den zatia egingo duzu, non Pirinio osoko bista ederrak aurki ditzakezu, hala nola, Borreguil eta Salvatierra de Esca. Bidea markatuta dago.

Arroilaren beste aldean Borreguil (1435 m) aurki ditzakezu, eskalatu daitekeena ere. 5,2 km dira Las Coronas gainetik. Ez dago ondo markatuta. Hala ere, itzuli honi buruzko mapa eta informazio gehiago WikiLoc webgunean aurki dezakezue.

Urtero Burgin Almadiaren Krosa ospatzen da. Bi ibilbide ezberdin eskaintzen ditu, 10 eta 5 kilometrokoak. Oinez ere primeran egin daitezkeen ibilbideak dira. Ibilbide txikia Basari eta bere amildegitik igarotzen daeta ibilbide luzea aldiz,  Sasiko pistatik igo eta Izalorratik itzultzen den ibilbidea da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Erronkari Ibarreko Mendi-ibilien Sarearen orria:

senderosvallederoncal.es