Almadiaren museoa
Museo-sala almadiazain eta zurginen ekintza guztiak biltzen dituen prozesuaren erakusketa moduan aurkeztua dago: zuhaitzak saldu edo enkantetan jartzen zirenetik, errekan barna Katalunia, Aragoi edo Nafarroako Erriberan saltzen zituzten enbor landuak lortu bitartera.
Pinudian eginbeharreko lanak azaltzen dituzten testu, argazki eta tresnak ditugu, beranduago zaldien laguntzaz enborren herrestaketa agertzen delarik.
Museo txiki honek, Nafarroako Almadiazainen Elkarte Kulturalaren ilusioz sortua dena eta Burgi herriko laguntza jaso duena, almadiazain eta almadia berauen oroitzapena irautea nahi du gaurko belaunaldiek, baita etorriko diren horiek ere, bere arbasoen lan eta bizimodu gogorra miretsi eta balora dezaten.
ORDUAK:
Taldeentzako bisitak: Bisita taldean egin nahi baduzu, deitu 948 477 153 telefono-zenbakira edo idatzi info@almadiasdenavarra.com helbidera.
Uztailaren 15etik abuztuaren 31ra
Asteartetik larunbatera: 11:30 – 13:30 / 17:00 – 19:00
Igandea: 11:30 – 13:30
Anima zaitez Burgiko Almadiaren Museoa bisitatzera eta Pirinioetako tradizioak ezagutzera.
TARIFAK:
Helduak 2 €
Haurrak 1,5 €
NON GAUDE?
Herriko plaza, 1 – BURGI
Almadiaren museoa Burgiko udaletxean dago. Han solairu zabal bat dago, XX. mendearen erdian desagertutako
Nafarroako Pirinioen antzinako lanbide horren oroimena iraunarazteko.
Almadia eta almadiazainak protagonista nagusi dituzten argazki, argitalpen, dokumentu, film eta ikus-entzunezko erreportaje ugarik osatzen dute erakusketa. Halaber, almadiazainen garaiko jantziak eta ontzi horiek egiteko erabiltzen ziren tresna eta erremintak ezagutu ahal izango dituzu, baita ibarraren bizitzarekin zerikusia duten beste gai batzuk ere.