“UKERDI MOUNTAIN FILM FESTIVAL” AURTEN IBILTARIA, BURGIRA XINEN DA BIGARREN ABENTUAREN 7AN
Burgiko emanaldirako, Izaban proiektatuko diren hamalau filmeetatik hiru aukeratu dira, mendia, ondarea eta tradizioak batzen dituztenen alde eginez
Aurten, Ukerdi Mountain Film Festival itzuliko da. Abenduaren 4, 5 eta 6an Izaban emanen da eta 7an Burgin.
Kultur mundurako garai korapilatsu eta nahasi honen ondoren, Pirinioen bihotzean mendiko eta naturako zinemaldi txiki baina zoragarri hau antolatzeko gogoz itzuliko gara.
Ukerdi Film Festival Erronkariko mendiko eta abenturako zinemaldi gisa sortu da, eta bere helburu nagusia izaera independenteko mendiko ikus-entzunezko lanak eta ekoizpenak ezagutaraztea da, Nafarroako Pirinioetan lehen mailako produktu turistiko eta kulturala sortuz. Ukerdi Film Festival zaleen, kirolarien, herritarren eta profesionalen topagunea da, ikasteko, gozatzeko eta film eta ekoizpen onekin birsortzeko giro eta topagune ezin hobea sortuz.