PIRINIOAK TXISTUKA EKIMENA ABIATU DA UDA HERRIETAN ALAITZEKO ASMOZ
Proiektu honek Gu Pirinioa eta Pirinioko Mahaiaren babesa du, bere garapena Pirinioko Planarekin erabat bat datorrela uste baitute, plan horretan jasotako eskaeretako bat baita “Nafarroako Pirinioetako lurraldea osatzen duten haranen artean programa mankomunatuak abian jartzea, eta Pirinioak izeneko beste toki batzuetako programazioetatik bereiztea bilatzen duten proposamenak diseinatzea, Pirinioak helburu duen proiektua indartzeko”.
Pirinioak Txistuka proiektuak txistuak maila handiko ikuskizunetan instrumentu gisa lor dezakeen benetako dimentsioa erakutsi nahi du.
Orotara 10 herri ezberdinetan izanen dira kontzertuak, musika talde anitz eta ezberdinen eskuz. Aurten abiatu den arren, urtero egiteko ilusioz sortutako proiektua da.
AURTENGO PROPOSAMENAK
1521 KONTZERTUA: historiaren gainean musika, duela bostehun urte
Euskal Herriko Txistulari Elkartea – NAFARROA
ACHE PA TI
HEGO HAIZEAK TXISTU BANDA
TX 8.0 KONTZERTU/TAILER DIDAKTIKOAK
Euskal Herriko Txistulari Elkartea – NAFARROA
DANSERIE ENSEMBLE