Ayuntamiento de Burgui

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

09/12/2021

Burgik bat egin du EzpelZaintza2050 ekimenarekin, ezpelak Cydalima perspectalis izurriteaz babesteko

Burgiko zenbait bizilagunek ezpeletan tranpak xartzen parte hartu zuten pasa den urrietan, Asiatik xiniko sitsa Nafarroako Pirinioetara iritsi baita

Burgiko Udalak bat egin du EzpelZaintza2050 irabazi-asmorik gabeko elkartearen ekimenarekin, Buxus sempervirens, alegia, ezpelaren babesa helburu duena, Cydalima perspectalis ezpelaren sitsaren izurritea laster iritsiko baita Pirinioetako ezpel basatietara.

2020an tokiko hazi-banku bat sortzen hasi ziren Abaurregaina. Elkartearen arabera, kontrol-metodo eraginkorrenak dira Bacilus Thuringiensis aplikatzea beldarrekin infektatutako ezpeletan, eta feromona-tranpak ipintzea sitsentzat. Hori dela eta, Pirinioetako toki-erakundeei proposatu zitzaien lurralde bakoitzeko km2 bakoitzeko feromona-tranpa bat jartzea; izan ere, biologoekin kontsultatuz gero, badirudi arren feromona horiek erakartzeko gaitasuna kilometro batekoa izan daitekeela. Hori dela eta, Burgiko Udalak, ingurumenarekin arduraturik eta kontzientziaturik, 64 tranpa erosi zituen udan, bere udalerriko ezpel-basoetan jartzeko.

Auzolana Ezpel Zaintza-Burgi

Urrieta iristean, boluntario talde bat sortu zen tranpak xartzeko, eta, kontrol eta monitorizazio baten bidez, horietako bakoitza erregistratu zen. Nafar Gobernuko Ingurugiroko guardei aholkua eskatu zitzaien, eta tranpak pistetatik gertu jartzen saiatu ziren boluntarioak, erraz hurbiltzeko eta mantentzeko, ustez ibarren beheko edo erdiko aldeetan hobetsiz, intsektua goiko aldeetan baino ahulagoa baita; berrikuspenak erregularrak izan dira urrietan zehar, lehenbiziko izoztean iritsi artio,sitsa lozorroan hasten baita datorren udaberrira artio.

Martisanz Borda inguruan kokatua izaten ari den tranpa. 2021eko urrieta.

 

Sitsa anitx tranpa batean. 2021eko urrieta.
Haitzetako Ama Birjinara doan bidexkan kokaturiko tranpa. 2021eko urrieta.

Sitsa-izurriari buruzko informazioa

Sitsa hau, Asiako eskualde oso zehatzetakoa, Europako kontinentean zehar zabaldu zen, Txinatik zetozen apaindurazko ezpelen esportazioari esker. Bere beldarrak ezpelez bakarrik elikatzen dira, buxina onartuz eta asimilatuz, izurrite eta onddoetatik babestu duen alkaloide naturala. Ez sitsak, ez beldarrek ez dute harrapari naturalik gure lurraldean, eta azkar hedatzeak defoliazioa eta heriotza
eragiten ditu ezpeletan. Ezpelak, glaziazio garaitik Pirinioetan nagusi den zuhaixka-espezieak, funtzio ekologiko garrantzitsua betetzen du, lurzoruaren eta ingurunearen hezetasuna atzeman, atxiki eta askatzen baitu, eta sedimentuak atxikitzen baititu.

Munduko ezpeldirik handienean bizi gara. Pirinioak eta Alpeetako hegoaldea dira glaziaralditik ezpel-dentsitate handiena dutenak.

2007an Alemanian sartu zenetik, izurri horrek Europako ezpeldi basatien %80 desagerrarazi du. 2014. Nafarroara iritsi zen, Bidasoa bailaratik sartuz eta, ondoren, Iruñerria erasoz. Data horretatik aurrera, Foru Komunitateko iparraldeko erdi osora zabaldu da (ezpela bizi den azalera), baina proportzio desberdinean, eta eragindako kalteak aurreratzen ari dira, bereziki 2018tik aurrera. Egun, Bera eta Esteribarko ezpela galdu egin da.

 

Hitzaldia Burgin

Udalak, Ezpel Zaintza Elkarteak eta Burgiko boluntarioen taldeak funtsezkoa ikusten dute gure mendietan gertatzen ari den ingurumen-krisi honen berri ematea eta horri buruzko informazioa ematea, eta, horregatik, datorren ostiralean, abenduaren 10ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko “Biointsektizida Mikrobianoen” aditu-taldea Burgira xinen da ezpelaren sitsari buruzko informazioa ematera, bai eta gure ingurunean duen eraginaren ingurukoak azaltzera ere.

Keben uzten dizuegu mintzaldiaren afitxa: Cartel charla polilla del boj

Burgiko Udalak, Pirinioak jasaten duen ingurumen-krisi honekin sentsibilizatuta, eskerrak eman nahi dizkie proiektuan laguntzen duten edo lagundu nahi duten pertsona guztiei, eta aurre egiten saiatzeko konpromisoa hartzen du. Datorren udaberrian, auzolanera deituko da berriro eta boluntarioen artean feromona berriak banatuko dira, tranpekin batera berriro xartzeko.

Eskerrik anitx guziei,