Ayuntamiento de Burgui

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

21/10/2021

Burgik herritarrek parte hartzeko prozesu bat ireki du Hiri Jarduketako Plan Bereziaren inguruan

Burgiko Udalak jakinarazten du herritarrek parte hartzeko prozesu bat ireki dela, Baraceta kaleko 16. poligonoko 610. eta 611. lurzatietan HIRI-JARDUKETAKO PLAN BEREZIARI dagokionez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onartzen duen 1/2017 Foru Dekretu Legegilearen 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, HJPEk, Udalak onetsi aurretik, kontsultarako partaidetza-prozesu bat ezarri behar du. LAHFLren arabera, prozesu horren helburua da herritarrek hiri-plangintzako antolamendu-prozesuetan modu erreal eta eraginkorrean parte hartzea.
Finkaren jabetzak Hiri-Jarduerarako Plan Berezi bat tramitatu nahi du, eta bertan Baraceta kaleko 610. eta 611. lurzatietako hirigintzako determinazioak doitzeko proposamena aurkeztu du.

Plan honen berri emateko, dei egiten zaie interesatuei Udaletxeko Areto Nagusian egingo den bilerara, hilaren 28an, osteguna, 14:00etan.

Plan Bereziaren dokumentazioa Udalaren Idazkaritzan dago kontsultatzeko, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.
Halaber, Hiri-Jarduketako Plan Berezirako ekarpenak aurkezteko aukerari buruzko informazioa emanen da bileran, eta noiz eta nola aurkeztu zehaztuko da.

Honatx lur-zatiaren planoak