Burgiko bainu-gune naturalean foodtruck edo antzekoetarako espazio publikoaren erabilera alokatzeko eskaintza
Zerbitzua garilaren 1ean hasiko da, eta udako hilabeteetan eman ahal izanen du

– Iraupena
Zerbitzua garilaren 1ean hasiko da, eta udako hilabeteetan eman ahal izanen du zerbitzua, udalarekin adosturiko ordutegian eta egunetan.
– Prezioa
Alokairuaren prezioa hilean 150 €-koa izanen da, eta hileko lehen egunean ordaindu beharko zaio udalari.
– Eskabidea aurkezteko lekua eta epea
Eskabideak aurkezteko epea garagarzaroaren 7an hasiko da, 09: 00etan, eta garagarzaroaren 16an, 13: 00etan amaituko da, Burgiko Udaleko Erregistroan edo info@bugui.es helbide elektronikoan, ezarritako epearen barruan, eta identifikazio-datuak, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa erantsi beharko dira.
– Esleipen-prozesua
-Udalak aurkeztutako eskabideak baloratuko ditu eta emaitza herriko iragarki-taulan argitaratuko du.
– Formalizazioa:
Esleipena egin ondoren, alderdiek formalizatuko dute, eta esleipendunak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
-NAN, AIZ edo IFK
-Zerga betebeharren ordainketan egunean egotearen ziurtagiria
-Gizarte Segurantzarekin ordainketan egunean egotearen ziurtagiria
-J.E.Z. (Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zerga)
-Erantzunkizun zibileko póliza eta ordainagiria
-Osasuneko erregistro-zenbakia
-Elikagaien manipulatzaile txartela
-Gizarte Segurantzaren azken kuota
– Fiantza ordaindu: 200€
– Esleipendunaren betebeharrak
– Izozkiak, edariak, snackak, pintxoak eta sukaldaritzako gainerako elaborazioak zerbitzatzea. Baimendutako merkataritzatik etorri beharko dute, betiere zerbitzuak modu egokian eskainiz eta garbitasunari, osasungarritasunari eta higieneari buruzko legezko baldintzak betetzen direla bermatuz.
– Esleipendunaren ardura izanen da inguruneko segurtasuna kontrolatzea.
– Garbiketa-produktuak esleipendunak ordainduko ditu.
– Mahai eta aulkietako altzariak esleipendunaren kontura izanen dira, eta ezin izanen dira 15 mahai baino gehiagokoak izan, eta Udalak ezarriko duen lekua errespetatuko da.
– Behin zerbitzua amaituta, eta 15 eguneko epean, jarduera hasi zen baldintza berberetan utziko da lekua, Udalak egiaztatuko du eta ez da elementurik kanpoan geratuko.
– Jendaurreko komunikazioan eta arretan bereziki zainduko da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, eta ez da diskriminaziorik onartuko.
– Kartelak ele bitan egon beharko dira beti (euskara/gaztelania)
– Zarata-mailek ezin izaneno dituzte indarreko araudian ezarritako mugak gainditu.
– Esleipendunak ingurumena babesteko neurriak hartuko ditu. Hondakinen kudeaketa egokia egiteaz gain, kontuan hartuko dira udal langileek zerbitzuaren funtzionamendurako eskain diezazkieketen aholku onuragarriak.
– Esleipendunak zerbitzua emateko beharrezkoak diren produktuak erosi eta salduko ditu, eta produktu horien kalitateaz eta egoeraz arduratuko da.
– Material organikoa edota biodegradagarria botatzeko baxera edo garbitu eta berriro erabil daitezkeen materialak (zeramika, beira) erabiltzea.
– Esleipendunak ontzi-garbigailu industrial bat izan beharko du bere ekipamenduan.
– Esleipendunak sortutako ur grisak jaso eta horretarako prestatutako hustubide batean hustu beharko ditu.
– Esleipendunak behar bezala kudeatu eta birziklatu beharko du sortutako zaborra.
– Bezeroei komunen berri emateaz arduratuko da.
– Alderdi esleitzailearen betebeharrak
– Errentariari ur-hornidura eta argi-korrontea ematea.
– Bainatzeko gunearen ingurua higiene-baldintzetan mantentzea.
– Pasealekuaren goiko aldean dauden komun eramangarriak garbitzeaz arduratuko da.
– Ikuskapena
Udalak funtzionamendua, barne-ordena, ordutegiak, garbitasuna edo osasungarritasun-baldintzak ikuskatu eta kontrolatu ahal izango ditu. Edozein arau-hauste hautemanez gero, akta egingo da eta ohartarazpen bat egingo da.
– Fidantza.
Fidantza 200 €-koa izanen da, kontratua formalizatzean entregatu beharko dena, eta instalazioak ikuskatu eta kontratua amaitzean nola dauden egiaztatu ondoren itzuliko da.