BERTAN BEREIZTEN DUGU! GAUZA BAKOTXA BERE TOKIAN
Ezka Zaraitzu Mankomunitateak kanpaina bat izarri du martxan hondakinak jatorritik, etxeetatik, bereizteko beharraz kontzientziatzeko.
Hondakin bakoitza dagokion tokian uzteak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu, hondarren edukiontziko hondakin kopurua murrizteko; izan ere, edukiontzi horretan beste edukiontzietan birziklatu ezin dena baino ez da utzi behar.
Hori horrela izanik ere, horretara botatzen denaren erdia baino gehiago beste leku baten egon beharko luke; horixe erakutsi digu aurten bilketaren kamioiak egindako sailkapenak.
Grafikoan ikusten daitekeenez, oraindik ere jarraitzen dugu edukiontzi horretara denetarik botatzen: papera, kartoia, ontziak eta, batez ere, hondakin organikoak.
Horregatik, murriztu egin behar dira hondarren edukiontzian amaitzen diren eta, beraz, birziklatzen ez diren hondakinak. Keinu txiki bakoitzak axola du eta batzen du.
Mankomunitateak beharrezkotzat jo du horri buruz ohartaraztea eta informazio erraza eta erabilgarria ematea, garbi uzteko hondakin mota bakoitza nora bota behar den.
Etxe guztietan triptiko eta pantonario bana banatu dira, eta horietan hondakin mota bakoitzarekin zer egin azaltzen da. Zalantzarik baduzue, Mankomunitatean galdetu dezakezue (goizez; 948477007).
Bestalde, berriz ere erantzukizunpeko adierazpenaren orria banatu da, materia organikoa konpostatzera animatzeko, hondarren edukiontzira bota beharrean.
Konpostatutako materia organikoa balio handiko produktua da, eta gure baratze, lorategi eta landareetarako ongarri bihurtu daiteke. Etxeko materia organikoa konpostatzen badugu, horren zirkulua ixten ari gara, hondakin izatetik balio handiko produktu izatera pasatuz. Horren harira, gogorarazi nahi dizuegu banakako konpostagailu eskatu ahal dituzuela, eta udalerri guztietan konpostagailu komunitarioak jartzen ari direla, azken horiek banakakoa gordetzeko lekurik ez duen jende ororentzat. Konpostagailu komunitarioak pixkanaka hedatzen ari dira; batzuetan dagoeneko jarrita daude eta beste batzuetan laster eginen da. Galdetu udalean.
Keinu txiki bakoitzak axola du. Bertan bereizten dugu. Gauza bakotxa bere tokian.