Burgin Autokarabanendako gune berria eraiki du udalak, Zabalea deiturikoa
Zomait arau izanen ditu guneak, udalaren ordenantza batean jasota utzi eta gero.
Burgiko Aiza Bulguak, 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapenerako Programaren ezarpenaren bidez, autokarabanentako gune berri bat eraiki ahal izan du udalerritik kilometro batera dagoen Erronkaribarreko Enpresa Parkean.
Guztira, 119.660,94 euroko inbertsioa egin da, eta Udalak 50.000 euroko laguntza jaso du.
Hauek izan dira eremuan egindako lanak:
– LURRAK ETA BIDEAK PRESTATZEA
– ZOLA, HESIA ETA SARTZEKO ETA ORDAINTZEKO KONTROLA.
– URAK HUSTEKO BORNEA.
– SEKRETEN ETA DUTXEN ETXOLA
– 50 APARKALEKU
– SEINALEZTAPENA
– UR-HORNIDURA
– UR BELTZEN SANEAMENDUA
– ELEKTRIZITATEA
– MAHAIAK
– LANDATZEA ETA UREZTATZEA
– HONDAKINEN KUDEAKETA
Ekilan S.L. enpresako Fermin Izco Cabezón ingeniariak koordinatu du obra.
LGPren helburua da Nafarroako Mendialdearen garapen ekonomikoa eta soziala bultzatzea, zerbitzu publikoak eta tokiko azpiegiturak hobetuko dituzten eta enpresa-sarea finkatuko duten proiektuak finantzatuz, landa-ingurunean biztanleria erakartzeko eta sendotzeko (batez ere, biztanleria gaztea), eta, horrela, landa-munduaren biziraupenean laguntzeko.
Proiektu hau Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasuneko FEADER funtsek kofinantzatzen dute Landa Garapenerako PDR 2014-2020 Programaren esparruan.