IPUIN KONTALARIA ILARGIPEAN
25/08/2021
Lekua: Almadiazainen Pasealekua
Egilea: Ros Beret
Lanak erromantze eta komikoei omenaldia izan nahi du. Komiko ibiltariak, herriz herri ibiltzen zirenak. Alderraiak, jazarriak eta miserableak. Legoako komikoa herrien abandonua, tristura eta despopulazioa azaltzen saiatuko da, fenomeno sozioekonomikoak alde batera utziz elementu magiko eta supernaturaletara joz. Sorginak, konjuruak, erromantzeak, ipuinak, gosea, pikareskoa edo gaiztakeriak dira izaera herrikoiko obra honen oinarriak, eta Espainia landatarra abandonutik eta ahanzturatik salbatu nahi du. 55 minutuko iraupena du eta ez du ia behar teknikorik, plazetan egiteko pentsatuta baitago, legoa komikoen arlote izpiritua errespetatuz.