Ayuntamiento de Burgui

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

11/03/2022

NAFARROAKO PIRINIOA, EKINTZAILETZA ERALDATZAILEAREN EKOSISTEMA jardunaldiak

Martxoaren 24tik 27ra ospatuko diren jardunadietan Izena emateko epea ireki da

Pirinioko Mahaiaren Ekintzailetza Batzordearen bitartez, lurraldean ekintzailetzari buruzko jardunaldi batzuk prestatzen hasi ziren; hain zuzen ere, Pirinioak eta bertako jendea mapan jarri ahal izateko asmo handiko jardunaldi batzuk.

Izan ere, ekintzailetza eraldatzaileko ekosistema bat izateak ahalbidetuko luke erronka demografikoari aurre egitea, eta Pirinioak halako ekosistema baten sorkuntzan erreferente gisa ikusaraztea da jardunaldien azken helburua. Ildo nagusia da kolektibotasunak eta komunitateak benetako premietarako konponbide zehatzak abian jartzeko duten garrantzia erakustea.

Eredu berri hori hainbat mailatan garatzen da, eta honako hauek hartzen ditu barnean: toki-erakundeak, Nafarroako Gobernua, lurraldean jarduten duten entitateak (Cederna Garalur, Intia, Lursarea), elkarteak (horietako batzuek aktiboki parte hartu dute jardunaldi horiek antolatzen: Pirinioetan Lan eta Bizi, Piriemakume…) eta gizarte osoa.

Konponbide horien hedapenean, Pirinioetako Planak hiru palanka edo elementu indartzaile garatzeko apustua egin du, lurraldean sortzen ari garen ekintzailetza eraldatzaileko ekosistema hori garatzen laguntzeko.

  • Azpiegiturak garatzeko eredu berri bat, premia zehatzetatik abiatuta.
  • Gizarteekintzailetza kooperatiboa, lurralderako garapen eraldatzailearen motor gisa.
  • Belaunaldien arteko erreleboa, tratamendu integral batetik ikusita eta sektoreko baldintzak hobetzeari lotuta.

Hala ere, palanka horiek ez dute indarrik eta zentzurik laugarren palanka bat gehitzen ez badugu:

  • Zerikusia du emozioekin, identitatesentimenduarekin, sustraitua egotearekin, komunitatearen garrantziarekin eta abarrekin; gainerakoak abiarazten dituen palanka da, zentzua ematen diena, eta “PIRINIOETAN BIZI ETA LAN” hautaketa errazten

Egoitzak eta datak

Jardunaldiak martxoaren 24an hasiko dira. Networking bat eginen da Zaraitzuko Batzar Aretoan, Ezkarozen, Pirinioetako ekintzaileei zuzenduta.

Jardunaldien zati nagusia Auritzen eginen da. Martxoaren 25ean, 17:00etan, kultura-etxean irekiera instituzionala eginen da, eta bertan Jaime Izquierdok eta Arantxa Arreguik hitzaldiak emanen dituzte, mahai-inguru bat izanen da lurraldearekiko sustraitzeari buruz, eta, azkenik, artisau-garagardoa eta Pirinioetako gaztak dastatuko dira. Martxoaren 26an, Loizu hotelean programa trinko bat garatuko da. Hasteko, Carlos Garcíak emanen du hitzaldi bat, eta gero Pirinioetako eta beste erkidego batzuetako esperientziak erakutsiko dira. Bukatzeko, mahai-inguruak eginen dira azpiegitura publikoak kudeatzeko eredu berriaz, erreleboaren aldeko apustuaz eta hazteko behar den lankidetzaz. Inskripzioa webgunean egin behar da, dohainik, eta barne hartzen ditu ostiral gaueko dastaketa eta larunbateko bazkaria eta afaria.

Martxoaren 27an amaituko dira jardunaldiak. Egun horretan tokiko ekoizleen azoka eginen da Aurizberriko frontoian.

Izena emateko

https://www.gupirinioa.eus/eu/ekintzailetza-jardunaldiak-inskripzioak/ekintzailetza-jardunaldiak/23