13/06/2024
Ekainaren 8an, Maulen

Joan den asteburuan, ekainak 8 larunbata, Mauleoneko herriak Erronkaribar gonbidatu zuen Haute-Ville plaza berriaren inauguraziora. Pilota partidu, askari eta afari herrikoiaz gozatu ahal izan zen plazan bertan. Eskerrak eman nahi dizkiogu Mauleko herriari asteburu osoan izandako harrera onagatik eta jasotako tratu bikainagatik.