GR-15 bidearen inaugurazioa

Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioa arduratu da, Burgiko Udalaren, Salvatierra de Esca-ko Udalaren eta Erronkari Ibarreko Batzar Nagusiaren laguntzarekin, Argaraietatik Burgiraino doan GR-15 bidea garbitzeaz, balizatzeaz eta seinaleztatzeaz. Horrez gain, ibilbide zirkularra eratzen duen GR 15.2 aldaera sortu da, Burgi – Larra – Sasi – Burgi.
Bi ibilbideak Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioak homologatu ditu.

Ezagutzera emateko eta ibilbidearen zati batez gozatzeko, igande honetan, urriak 26, GR 15.2 begiztaren ibilbidea egin zen, Burgiko zubitik irtenda. Ibilbidea amaitu ondoren, hamaiketakoa egin zen zubian bertan.

Eskerrak eman nahi dizkiegu ibilbidean parte hartu zuten guztiei eta, bereziki, hamaiketakoaz borondatez arduratu zirenei.
