Ayuntamiento de Burgui

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

16/12/2021

Erronkaribarreko Batzorde Nagusiak hausnarketa prozesua egitea beharrezkoa ikusten du

Batzordeak bere funtzionamendua eta plangintza berrikusteari eta eguneratzeari ekin dio

Erronkaribarreko Batzorde Nagusiak hausnarketa-prozesu bati ekin dio, bailara gisa elkarrekin zein erronkari aurre egin behar diogun erabakitzeko. Batzordearen existentzia antzina-antzinatik dator; VIII. mendetik erakunde  politiko-administratibo gisa existitzen zela egiaztatu da.

Azken urteotan, Batzordea ibarreko zerbitzuen zati handi bat gobernantza komuneko erakunde bihurtu dela ikusi da. Ibarreko herritar guztiendako komunak ziren zerbitzuak eta gaiak (larreak, egurra, etab.) arautu, koordinatu eta eguneratzeko organo bermatzailea izateaz gain, gero eta funtzio gehiago bereganatu ditu (Musika Eskola, Euskara, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Turismoa…).

Batzordearen funtzionamendua eta plangintza berrikustea beharrezkotzat jotzen dugu, funtzionalagoa izan dadin eta epe labur, ertain eta luzerako plangintza egin dadin, ibarreko proiektu estrategikoetan pentsatuz. Prozesua ordenantzak eguneratuz amaituko da.

Hausnarketa hori eta ordenantzak eguneratzea ibarrean bizi garen pertsona guztiekin egin nahi dugu. Horretarako, hona gonbidatu nahi zaituztegu:

  • Larunbat honetan (bigarren abentuaren 18an) Burgin antolatuko den bileran parte hartzera.
  • Galdetegi hau erantzutera.

Guzion artean bizitzeko ibar hobea egin dezagun!