Ayuntamiento de Burgui

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

07/09/2022

Emozioen mundua

Saio ezberdinak izanen dira urrietan zehar

Berriz ere “elkartuko gara”!

Udazkenean talde jarduerekin jarraituko dugu. Oraingo proposamena da elkarrekin esertzeko, hitz egiteko, entzuteko eta lasai egoteko elkargune bat izatea Emozioen munduaz aritzeko.

Baina, Zer dira emozioak? Nola jardun emozio bizi edo desatseginetan? Zerk laguntzen digu osasun emozionala izaten?

Elkargunetara etortzea hautazkoa izanen da, hau da, ahal denean eta nahi denean parte hartu ahal izanen da; ez da nahitaezkoa izanen guztietara bertaratzea. Dena den, batean parte hartuz gero, ziur izan itzuliko zarela! Elkargune hau zaindua eta mimoz prestatua izan da, eta, zalantzarik gabe, parte hartzen duten pertsonengan arrastoa utziko du.

Animatu nahi zaituztegu parte hartzera, merezi izanen du eta. 

Lehen elkargunea irailaren 14an, 18:00etan, izanen da, udaletxean. Zuen zain izanen gara!!

Eta gainera…

Banakako elkargunea

Ziur gaude gertatzen zaigunaz hitz egitea eta une zailetan laguntza izatea dela osasungarriena. Horregatik, irailean eta urrian laguntza eta entzute banakako hitzorduak eska ditzakegu langile aditu batekin. Saioak norberak eskatuta eginen dira, eta doakoak izanen dira. Adoregabeturik edo urduri bazaude, lo egitea kostatzen bazaizu, edo, besterik gabe, zerbaitek kezkatzen bazaitu, zerbitzu hori eskatu ahal izanen duzu. Saioak ortzilare goizetan izanen dira, Burgiko udaletxean.

Horretarako, behean dagoen telefonora deitu eta hitzordua eskatu onki datorkizun ortzilarerako. 636 72 32 23