Belaunaldien arteko elkarguneak Burgin
Belaunaldi arteko elkargune hau, profesionalek prestatua eta dinamizatua, ikasteko eta bizi izan dugun egoeratik
berrindartuta ateratzeko aukera paregabea izanen da, zalantzarik gabe. Bizilagunekin esertzeko, hitz egiteko, entzuteko eta lasai egoteko elkargune bat aukera ezin hobea da egokitu zaigun garai honetan.
Elkargunetara etortzea hautazkoa izanen da, hau da, ahal denean eta nahi denean parte hartu ahal izanen da; ez da nahitaezkoa izanen guztietara bertaratzea. Dena den, batean parte hartuz gero, ziur izan itzuliko zarela!
Gure herriko adin eta bizipen desberdinetako pertsonen arteko elkargune hau zaindua eta mimoz prestatua izan da,
eta, zalantzarik gabe, parte hartzen duten pertsonengan arrastoa utziko du.
Animatu nahi zaituztegu parte hartzera, merezi izanen du eta. Zuen zain izanen gara!!
Elkarguneak 19:00etatik 21:00etara izanen dira.
Hona hemen egutegia:
✓ Ekainak 23
✓ Ekainak 30
✓ Uztailak 7
✓ Irailak 1
✓ Irailak 8
✓ Irailak 15
✓ Irailak 22
✓ Irailak 29
✓ Urriak 6