Ayuntamiento de Burgui

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

29/07/2024

Burguitaralde

Uztailaren 27an, larunbata, Burgin, Almadizainen pasealekuan, Burgitaraldearen bigarren edizioa ospatu zen. Aurten Juan Mari Ecay izan zen, iaz bezala gitarra jaialdi hau antolatu zuena, Bixente Martinez eta Ruper Ordorikaren emanaldiekin batera. Ruperrek bere diska berriaren aurkezpena egin zuen. Jendeak asko gozatu zuen emanaldi guztietan, non gitarrak protagonista nagusiak izan ziren. Eguraldi ona lagun, herriko eta Erronkaribarko jende asko hurbildu zen musika arratsaldeaz gozatzera. Eskerrik anitx Burguitaralde antolatzen parte hartu duten guztiei eta ikustera hurbildu ziren orori ere. Datorren urtera arte!