Burgiko Udalak iazko udan bezala, Pasealekuko Txiringitoa martxan jarri du lizitazio baten bitartez
Kudeaketa zerbitzua ekainetik irailera bitartekoa izango da. Esleipendunek betebehar hauek izango dituzte: “IZOZKI, SNAKS ETA EDAIREN POSTUA ” irekita mantentzea, gutxienez ekaineko eta iraileko asteburuetan eta asteartetik igandera bitartio garilean eta agorrilean.
Irekitzeko gutxieneko ordutegia eta ixteko gehieneko ordutegia 12: 00etatik 24: 00etara errespetatu beharko dira, unean-unean indarrean dagoen araudiaren arabera.
Jendearentzako komunikazioan eta arretan, bereziki zainduko da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, eta ez da diskriminaziorik onartuko. Era berean, bezeroak erabiltzen duen hizkuntza erabiltzen saiatuko da, euskararen erabilera baloratuz. Kartelak bi hizkuntzetan egongo dira beti (euskaraz/gaztelaniaz)
– Zarata-mailek ezingo dituzte gainditu indarrean dagoen araudian ezarritako mugak.
– Esleipendunak ingurumena babesteko neurriak hartuko ditu. Hondakinen kudeaketa egokia egiteaz gain, kontuan hartuko dira zerbitzuaren funtzionamendurako udal langileek eman diezazkieketen aholku onuragarriak.
– Esleipendunak zerbitzua emateko behar diren produktuak erosi eta salduko ditu, eta horien kalitateaz eta egoeraz arduratuko da.
– Esleipendunak edariak, izozkiak, litxarreriak eta snakak eskaini ahal izango ditu (olibak, patatak, baimendutako establezimenduan erositako janaria, eta material organikoz eta/edo biodegradagarriz erab
ili eta botatzeko baxera erabiliz).
– Esleipenduna arduratuko da pasealekuaren goiko aldean dauden komun eramangarriak garbitzeaz, eta, aldi berean, bezeroei horien berri emateaz eta horien erabilera zaintzeaz.