Ayuntamiento de Burgui

21/06/2022

Burgi eta Mauleren arteko Senidetze Xeia

Zuberoa eta Erronkaribarra, elkarrekin lan egiteko prest.

Burgi eta Maule ofizialki senidetuta geratu ziren garagarzaroaren 4an egindako ekitaldi batean,  zeinetara Burgitik eta Erronkaribarretik 120 pertsona baino gehiago xoan ziren autobus eta auto partikularretan, bi herrien arteko lankidetza-garai berri baten hasiera idazten duen jardunaldian parte hartzera.

2020. uretetik, Maulek Erronkari ibarriari senidetzea eskatu zionetik, pandemiak alboratuta, atzo gauzatu ahal izan zen, azkenean, Europa eta Herritarrak 2014-2020 Programaren funtsek finantzatutako mugaz gaindiko proiektua, eta partekatutako lan-ildo berrien hasiera markatzen duena.
Nahiz eta mugaz gaindiko proiektu baten baitako ekimen europearra izan, senidetze hau berezia da Euskal Herriko  bi herri garelako, historian zehar gauza anitxek lotu gaituztenak.