Ayuntamiento de Burgui

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

17/05/2023

Aurten Erronkarin eta Burgin izanen da “Baratxinto Fest” Pirinioetako Arteen III Jaialdia

Garagarzoaren  23tik 25era ospatuko da festibala, eta kalitate handiko proposamen artistikoak izanen ditu, hala nola arte eszenikoen lau ikuskizun, hiru arte-interbentzio karriketan bisita gidatuaren bidez, errezitaldi poetiko antzeztua, musika-kontzertu bat eta artisau-garagardo azoka.

 Garagarzoaren  23tik 25era ospatuko da festibala, eta kalitate handiko proposamen artistikoak izanen ditu, hala nola arte eszenikoen lau ikuskizun, hiru arte-interbentzio karriketan bisita gidatuaren bidez, errezitaldi poetiko antzeztua, musika-kontzertu bat eta artisau-garagardo azoka.

Erronkariko Udalak, Goitibera Antzerki konpainiak (Saioa Iribarren eta Ander Basaldua) eta Ariadne Iribarren artista bisualak antolatu dute jaialdia. 

Baratxinto Festen iragan urteetako  edizioetako harrera ona ikusita, antolatzaileek   Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza izan dute aurten Gu Pirinioaren bitartez,  baita Burgiko Udala eta tokiko hainbat kolektiboren laguntza ere. Jaialdiak, hortaz, egitarau oparoa izanen du: ortzilarean, hilaren 23an emanen zaio hasiera, 17: 30ean, topa eginez. Ondoren, La reina del Arga/ Argako erregina (Estefanía de Paz Asín) liburuaren aurkezpena eta euren antzezlanak izanen dira, lehenik gazteleraz eta ondoren, euskaraz. Ikuskizun honek interpretazio onenaren Feten 2022 Saria jaso zuen, eta hainbat arte, teknika eta lengoaia artistiko (narrazioa, interpretazioa, objektuen antzerkia, ilusionismoa, arte plastikoak, zirkua, clowna, etab.) uztartzen ditu zirku-arteen historia Remigia Echarren funanbulista nafarraren bitartez kontatzeko.

Ostean,  20: 30ean, espazio publikoko arte-erakusketaren irekiera ibiltaria eginen da. Erakusketa hiru esku-hartze artistikok osatzen dute (zeramika, murala, instalazioa), eta Laura Martinek, Marco Iriartek eta Ariadne Iribarrenek sortu dute. Artelanak herrian barna kokatuak izateko pentsatuta daude, iazko  bilduma osatze aldera, helburua baita arte garaikidea landa-ingurunera eta bertan bizi direnengana hurbiltzea. 

Neskaneanguean, hilak 24, interbentzio artistikoetara bisita gidatu ibiltariak errepikatuko dira goizez (12:30) eta arratsaldez (17:00). Gainera, Iñaki de Miguel aktoreak errezitaldi poetikoa eskainiko du 13:30ean Erronkariko Arana auzoko garbitegian, “Uretako bertsoak” izenburuarekin. Bertan, bere testuak eta emakumeek idatzitako olerkiak, musika, soinuak eta isiluneak nahasten ditu, landa eremuko emakumeek historia hurbilean egindako lanei buruzko ibilbide txiki bat eskainiz.

 Erronkariko frontoian, 18:00etatik aurrera, Nafarroako Garagardo Ekoizle Txikien Azoka –Beer Xeiaizanen da, Thursday’s Pussy Dogs rock talde kontzertuarekin batera (20: 00etan). 22:30etan Herencia clown-ikuskizuna eskainiko da, non etorkizuneko belaunaldiei utzi nahi diegun munduari buruzko gogoeta eginen den.

    

 

 

 

 

 

Jaialdia igantean, hilaren 25ean, amaituko da bi emanaldi berrirekin:. Catastrofer zirku artistak “PUNCH! un golpe de apatía” obra taularatuko du 12:30ean Erronkariko pilotalekuan, clown ikuskizun ausarta eta pikardiaz beteta.  Arratsaldean, Rojo Telon konpainiak “NUDO” zirku-erakustaldia eskainiko du Burgiko enparantzan. Ikuskizun honetan, hiru emaztek mundu desberdinak zeharkatuko dituzte, umorea, interpretazioa eta aireko eta lurzoruko zirku-tekniken bidez, publikoa zapuztu eta esperientzia zerutiarra biziarazteko asmoz. 

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Saioa Iribarrenekin (653 10 42 96)