Mauleko Espertinaren Besta
Erronkaribarko artisauek Mauleko Espartinaren Xeian parte hartu zuten
Xoan den ekainaren 4an Maulen ospatu zen Senidetze Xeiaren ondoren, Burgi eta Maule ofizialki senidetuta geratu ziren. Horregatik, Mauleko Udalak Erronkariko artisauak gonbidatu zituen agorrilaren 15eko Espartinaren Azokan parte hartzera.
Mauleko bizilagun anitx erronkariar familien ondorengoak dira eta ibarreko postura hurbildu ziren bertako produktuak erostera eta artisauak agurtzera. Gainera, ainarien argazki zaharren erakusketa bat izarri zen, non jende askok bere ama edo amañi ezagutu zuen. «Ainariak» beltzez jantzita zihoazen, urrietan bailaratik xoan eta maiatzean itzultzen ziren, enarak bezala migrazio-mugimenduetan. Eta halaxe deitzen zieten, hain zuzen ere, “ainari” izenez, negua iritsi baino lehen, oinez edo zalditeriaren baten bizkarrean, bortuan gora, Maulera edo Zuberoako beste herri batzuetara xaisten ziren neska erronkariarei, han jornal bat irabazteko espartin-fabriketan lan eginez.
Egun hunkigarria izan zen, bi lurraldeen arteko loturak ehuntzen jarraitzeko baliko izan duena, emakume horiek ahanzturan ez erortzeko eta haien kemena, sakrifizioa eta ahalegina aitortzeko.