07/03/2024
8M Emakumeen nazioarteko eguna
“Isilarazi matxismoa” da 2024ko martxoaren 8aren, Emakumeen Nazioarteko Egunaren, aldeko kanpainaren leloa.
Zenbait ingurune digitaletan mezu antifeministak eta misoginoak zabaltzen dira, berdintasunaren arloko edozein aurrerapen edo lorpenen aurka. Feminismoaren eta emakumeen aurka antolatutako diskurtso matxistak manosfera izeneko Interneteko gune bat hartzen du.
Diskurtso horren aurrean, beharrezkoa da berdintasun-politikak bultzatzen jarraitzea.
M8 honetan Isilarazi matxismoa