19/06/2024
3 Gurutzetako askaren garbiketa
Joan den larunbatean boluntario talde bat hiru gurutzeetako aska ingurua garbitzera atera ginen.
Udalaren sasi-garbitzeko makina batekin, bi partikularrekin eta beste tresna batzuekin, inguru guztia garbitu eta aska garbitu zen.
Eskerrik asko boluntario guztiei.
Argi dago jendea parte hartuz gero lan asko egin dezakegula.
Ahal den neurrian laguntzera animatzen zaituztegu, horrelako lanak egiten jarraitu ahal izateko.
Esker anitx guztioi!