2024ko Nafarroako TV Sarien Gala
Joan den azaroaren 21ean, urtero bezala, Nafarroa TV-k bere sariak eman zituen hainbat kategoriarako ezberdinetan. Horien artean, 2024ko herri eredugarri bezala, Burgi izendatuta zegoena. Ikuskizunez eta hainbat gertaera eta albistez betetako gala baten ondoren, urtearen errepasoa egin zuten, eta, azken kategoria gisa, herri eredugarriari eman zioten saria. Azkenik, Gallipienzoko herriak eraman zuen errekonozimendu hori Burgi eta Villafrankaren aurrean. Saria herriari ekartzerik izan ez dugun arren, zorionik beroenak eman nahi dizkiogu Gallipienzoko herriari. Ahal duzuen pertsona oro animatzen zaituztegu gure herriak bisitatzera eta haiei bizia ematen jarraitzera. Eskerrik asko, halaber, gure herriaren alde bozkatu eta gala ikusten egon zineten guztiei, Baluarten edo zuen etxeetan.