Ayuntamiento de Burgui

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

13/07/2024

2024-ko San Pedroko Xeiak

Ekainaren 27tik 30era San Pedro-ko xeiak ospatu ziren Burgin. Jaiak hilaren 27an, ostegunean, hasi ziren, herriko haur ezberdinek jaurtitako txupinazoarekin. Une horretatik aurrera, dantzatzeko eta musika estilo ezberdinekin gozatzeko gogoz beteriko giroaz gozatu ahal izan zen lau egunetan zehar. Musika emanaldiez gain, herri bazkari eta afariez, haurrentzako ekintzez, mezez, prozesioaz, plater-tiroaz eta abarrez gozatu zen. Aurten, berrikuntza gisa, puntu more, informatibo bat izan zen, Berdintasun Zerbitzuak antolatua, non bailarako herrietako hainbat emakumek txandak egin zituzten puntua ikusarazteko. 2024ko xeiak igande arratsaldean amaitu ziren musika-emanaldi batekin.