Ayuntamiento de Burgui

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Txistu-fusio kontzertua

23/07/2021

ACHE, Yorubar hitz bat da. Karibeko kulturan eta musika latindarrean erroturik dagoen Afrika mendebaldeko hizkuntza. Bere esanahia, zortea da eta ACHE PA TI espresioak, oparotasuna, zorte ona eta zoriontasuna esan nahi ditu.
Baztango bailaran, AUNITZ URTEZ espresioa erabiltzen da. (Dantzariek, mutildantzak hasi baino lehen erabiltzen dute) Urte askotarako esan nahi du baina, askoz haratago doan espresioa da. Zorte ona, zoriontasuna opa dituen esamoldea da. Nolabait, kultura guztietan, badago adierazpen hori duen esaera, Karibe, Nigeria edo Euskal Herrian.
Ahoan irrifarre bat eta aldakak, oinak mugiarazten dizkigun musika honen bitartez, diska honekin, oparoaldi eta zorte on desio unibertsala opa nahi dugu.

Gainera, kontzertu hau PIRINIOAK TXISTUKA ekimanaren baitan dago, Gu Pirinioak eta Nafarroako Txistulari Elkarteak sustatuta