Ayuntamiento de Burgui

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Lehen laguntzen ikastaroa

12/02/2022
Ordutegia: 9:30 - 12:30
Lekua: Udaletxeko Areto Nagusia

Biztanleek bihotz-biriketako bizkortze-teknikak ezagutzea funtsezkoa da bihotz-jatorriko bat-bateko heriotza jasaten duten pertsonen biziraupen-aukerak areagotzeko.

Larrialdi-zerbitzuen erantzun azkarrean oinarritutako programa komunitarioak eta populazioan bihotz-biriketako bizkortzea irakastea eraginkorrak izan dira pazienteen biziraupena areagotzeko. Bat-bateko heriotza ospitaleez kanpoko eremuan gertatzen da gehienbat, gutxi gorabehera % 60 eta % 80 etxean gertatzen da, eta oso maiz
Beraz, ezinbesteko premia horren aurrean jarduteko gai diren herritarren belaunaldiak prestatu behar dira. Bihotz-biriketako bizkortze-teknikak ere garrantzitsuak dira itotze, trabatze eta elektrokuzio-kasuetan.
Beraz, komenigarria da komunitate osoak, eskola-komunitatetik (irakasleak, ikasleak, langileak eta atezainak, gurasoak) eta lehen esku-hartzaileek (polizia, sorosleak), eta kiroldegietan, enpresetan, auzo-komunitateetan, herritarrek oro har jakin dezaten nola jokatu konorterik gabe dagoen pertsona baten aurrean, eta biziraupen-katea aktibatu.Tailerrean zati teorikoa eta praktikoa izanen da, bihotz-gelditzearekin eta desfibriladorearen erabilerarekin lotutako larrialdi-egoeren bidez.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta larrialdien eremuan lan egiten duten oinarrizko bizi-euskarriko eta euskarri aurreratuko instruktore ziurtatuak izanen dira  diharduko duten profesionalak.
Izen-ematea eta kostua:
10€ pertsonako (udalak kofinantzatua)
Whats App: 648 277 313