Ayuntamiento de Burgui

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

“HAIZEAREN EGIA” DOKUMENTALA

01/10/2021
Ordutegia: 19:00
Lekua: Udaletxeko areto nagusia
Egilea: Ekain Albite

Ekain Albitek iaz ekoitzitako Haizearen egia dokumentala Burgin emanen dugu ostiralean, urriaren 1ean, Udaletxeko areto nagusian 19:00etan. Euskal Herrian bizi den 20 urteko Taharren ikuspegitik kontatzen du Tindufeko errefuxiatu kanpalekuetako bizimodua. Aita hilzorian dela eta, hara itzuliko da, eta iraganari, zauriei, oroitzapenei eta kontraesanei aurre egin beharko die. 22 minutuko fikziozko ikuskaria da. Mintzaldia eginen da gero.