Badator Inpro txoua Burgirat!
Inpro-txoua! Euskarazko inprobisazio ikuskizuna da, eta ikuslea parte aktiboa da. Publikoak idatzitako tituluetatik abiatuta, aktoreek estilo, genero edo jolas batzuekin bat datorren inprobisazio sorta bat asmatu eta interpretatzen dute.
Kultura eta euskara adin guztietako gazteengana eramateko modu dibertigarri bat da.
Inpro-txoua! bakoitza ezberdina eta bakarra da. Ikusle bat nahi dituen funtzio guztietara joan daiteke, ez baitu inoiz gauza bera kusiko; jolasen dinamika ezaguna egingo zaio, baina antzezpenak desberdinak izanen dira.
Ikasleekin euskararen erabilera sustatzeko modurik onena, zure hirian zuzeneko ikuskizun bat ikusiz, lagunartea eta gure hizkuntza
sustatuz eta aldi berean dibertituz. Impto-txoua! Euskal Herriko hainbat hiri eta ikastetxetan antzeztua izan da, eta oso emaitza onak lortu ditu.
Konpainia hau osatzen duten aktoreak antzerkiko eta telebistako aurpegi ezagunak dira Euskal Herrian. Ibilbide artistiko zabala dute
hainbat diziplinatan, eta urteak daramatzate elkarrekin lanean garatu dituzten inprobisazio-proiektuetan. Tdiferencia konpainiatik datoz.
Euskarabideak bultzatzen du ikuskizuna.