Ayuntamiento de Burgui

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

UKERDI MOUNTAIN FILM FESTIVAL BURGIN

07/12/2021
Ordutegia: 18:30
Lekua: Udaletxeko Areto Nagusia

Aurten, Ukerdi Mountain Film Festival itzuliko da. Abenduaren 4, 5 eta 6an Izaban emanen da eta 7an Burgin.

Kultur mundurako garai korapilatsu eta nahasi honen ondoren, Pirinioen bihotzean mendiko eta naturako zinemaldi txiki baina zoragarri hau antolatzeko gogoz itzuliko gara.

Ukerdi Film Festival Erronkariko mendiko eta abenturako zinemaldi gisa sortu da, eta bere helburu nagusia izaera independenteko mendiko ikus-entzunezko lanak eta ekoizpenak ezagutaraztea da, Nafarroako Pirinioetan lehen mailako produktu turistiko eta kulturala sortuz. Ukerdi Film Festival zaleen, kirolarien, herritarren eta profesionalen topagunea da, ikasteko, gozatzeko eta film eta ekoizpen onekin birsortzeko giro eta topagune ezin hobea sortuz.

Burgiko emanaldirako, Izaban proiektatuko diren hamalau saioetatik hiru aukeratu dira, mendia, ondarea eta tradizioak batzen dituztenen alde eginez, hala nola Jurria: los guardianes del garrote, Maisu Pakoren istorioa, Kanaria Handiko garrotedun azken artzaina, ahuntzen pasabideak jarraitzeko gai dena harkaitz, amildegi handi eta sakonen artean. Bere erronka, Kanarietan bakarra den antzinako jarduera batekin jarraitzea. (Ikusi trailerra)
Mendian hil. Hirian hil Iñaki Peñaren dokumental bat da  oroitzapenari eta itxaropenari buruzko hausnarketa egiten duena, eta ikuslea mendian, Pirinioetako gailurretan edo Himalayako mendikatean pertsona maitatu baten heriotzari buruzko gogoeta lasaian sartzen saiatzen da. (Ikus trailerra)
Eta azkenik, The traverse, non emakumeek, berriro ere, Mont Blanc-eko neguko zeharkaldi handi baten bidez, mendia guztiontzako lekua dela erakusten duten. (Ikusi trailerra)