BORTA, liburu ebiltaria
Mendeetan zehar, landa-munduko bizimodua transmititzeko bitarteko nagusia izan da ahozkotasuna. Etengabeko informazio jarioan, sutondoko “egudiartxo” momentuen bidez edo lan desberdinetan ari zirela, adin nagusikoek leku izenak, kanta edota atsotitzak erakusten zizkieten gazteenei, baita edozein esparruko jakintzak, ohiturak, sinesmenak ere: identitateak sortzen diren kultura-ondarea. Erronkaribarko belaunaldien arteko komunikazioa bultzatu, garai berrietara egokituz, horixe da Borta proiektuaren […]